Arabako Artxibo Historiko Probintzialean, ahal dela, urtean behin aldi baterako erakusketak egiten dituzte. Horietako bitan parte hartu dugu:
-Sorginak!: 2008/09an egin zen erakusketa bat da. Erakusketa honekin, tratamendu zehatz, argi eta didaktikoa eginez barneratu nahi izan zen Espainiako sorgintzaren ikerketan. Jatorrizko dokumentuak erabiliz alderdi hauek landu ziren: euskal sorgintzaren mundu harrigarria, inkisizioaren jazarpena eta Logroñoko prozesua. Gure lana bisita gidatuak sortzea eta aurrera eramatea izan zen.
- Nazien kontzentrazio esparruetan: Espainiar errepublikazaleen biziraupena, lekukotasuna eta artea. 2010/11an egindako erakusketa. Bertan erakusten ziren lanak, Mauthausengo kontzentrazio esparru nazian giltzapetuta izan ziren espainiarrek egindakoak dira. Bisita gidatua sortu eta aurrera eraman genuen 1930 eta 1945 urte arteko Alemaniako eta Espainiako gertaera historikoei garrantzia emanez, sentimenduen bidaia egin zen erakusketako lanak ikusiz.


