Aurkezpena: Zuiako Koadrilako bisita gidatuak

2011-02-17

         Zuiako Koadrilak kudeatuta, bisita gidatuak eta bisita gidatu antzeztuak gauzatu eta kudeatzen ditugu 2007 urtetik. Gaur egun ere horretan dihardugu. Koadrilako udalerri ezberdinak ezagutarazten ditugu, urteen arabera eta bisitariei egokitzeko asmoarekin, bisitak aldatuz joan gara.
Orain arte bisita gidatu antzeztuak egin ditugu Goiuri eta Aramaioko Ibarran. Gaur egun, ez daukagu aurreikusita antzerako bisitarik.
Bisita gidatuen alorrean aldiz, Elosu, Legutio, Uribarri Ganboa, Zurbao, Aramaio, Izarra, Olaeta, Urbina, Izarrako Museo etnografikoa, Murgiako Eztiaren Museoa, etab. erakutsi ditugu azkeneko urteetan. 
Honekin batera, eskualdeko biztanleen inplikazioa lortzeko asmoarekin, gidari lan egiteko interesa zuten Zuiako Koadrilako biztanleentzako formazio kurtso bat burutu genuen. Gaur egun lanean ari diren gidariak formazio ikastaro horren ondorengoak dira.
             Egun egiten ditugun bisitak ondorengo sarreretan joango gara azaltzen baina, egungo bisitek ezaugarri nagusi bat dute. Guk ibilbideen proposamenak aurkezten ditugu, zuek zarete zer ikusi erabaki behar duzuenak. Hau da, denbora, behar eta nahi-izanen arabera, bisitatzeko herriekin puzzle berria egin dezake bisitariak.
 Prezioak taldeko partaideen kopuruaren arabera eta egiten den bisitaren arabera ezartzen dira. Kontuan izan behar da taldeko gutxienez 4 pertsona elkartu behar direla.
             Eguna eta ordua bisitariak zehazten du. Gutxienez 24 orduko aurrerapenarekin, gehiagorekin egitea asko eskertzen da, egin behar da eskaera. Edonoiz eta argitasuna dagoen bitartean edozein ordutan egin daitezke bisitak.
Bisitak honako hizkuntzetan egiten ditugu: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Hurrengo urteetan alemanenaz eskaintzeko aukera izatea espero dugu

Egungo bisitak (hurrengo sarretan gehiago zehaztuko ditugu):
Erromanikoa
Dorre Etxe, Gaztelu eta Jauregiak
Hirigune historikoak: Legutio eta Aramaio
Uribarri Ganboako urtegia
Gehiago: Sarriako errota eta karobia, Murgiako eztiaren museoa,…
 

©Copyright 2012 TTIPIA | TNB

Hola, Bienvenido a TTipia!

Puedes seguirnos en las redes sociales.

Calendario / Egutegia

¡Suscríbete a Ttipia Ondarea!

Recibe en tu correo las últimas noticias del TTipia. Sólo ingresa tu correo para suscribirte.