TTIPIA Ondarearen Kudeaketa artea, historia eta ondarearen inguruan lan egiten duen Araban kokatutako enpresa da. Gure lan ildoak honakoak dira.
- Ondare historiko- artistikoaren ikerketa.
- Ondare historiko- artistikoaren dibulgazioa: bisita gidatuak eta bisita antzeztuak.
- Ondare turistiko- kulturalaren gidarien prestakuntza eta trebakuntza.
Gaur egun dibulgazioa da gure egunerokoaren ardatza, nahiz eta dibulgazio egokia egiteko ikerketa eta lankideon etengabeko prestakuntza beharrezkoak diren. Zentzu honetan, enpresaren helburua proiektu eta hartzaile ezberdinei egokitutako metodologia erabiliz jarduera ludiko eta hezitzaileak sortzea da. Artearen eta historiaren inguruko interesa, dibulgazio aktiboa eta parte-hartzailea eta ondarearekiko errespetua dira gure proposamenen oinarriak.


