2010 urtean zehar, urte santua ospatu zen Done Jakue bidean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak ahalegin berezia egin zuen gure inguruko bidea sustatzeko eta ezagutarazteko. Guk ere parte hartu genuen proiektu horretan. Bi proiektu paralelo izan ziren:
- Bi erromes hainbat herritan ibili ziren Done Jakue Bidearen inguruko historia eta istorioak kontatuz. Ekitaldi jendetsuak ospatzen ziren herrietan pertsonen artean nahastu eta egoera barregarri zein bereziak sortu zituzten. Helburua bakarra zen: Done Jakue bidearen nondik norakoak ezagutaraztea.
- Zenbait ipuin kontaketa sortu genituen, lekuan lekuko pertsonaiak eta bideari lotutako hainbat pasarte eta eraikin errepasatuz. Erdi Aroko eskribau bat Santiagora pelegrinazioa egiten ari da. Bidean zenbait pertsonaia agertuko zaizkio (apaiz bat, zaldun bat edota artisau bat). Guzti hauek istorio bat kontatu eta bere bidaiarako behar-beharrezkoa izango den objekturen emango diote eskribauari.


