Arabako Mendialdean bisitak

2011-04-04

2011ko proiektu bat aurkeztuko dugu gaur, hain da berria ze oraindik estreinatu gabe  daukagu. Proiektuaren kudeatzailea Vertiente Norte izeneko turismo aktibo enpresa bat da, hau da, bisita hauetako bat egin nahi izatekotan, beraiekin jarri behar zarete harremanetan.  Vertiente Nortek Arabako Mendialdean eta Errioxan egiten du lan batez ere, naturarekin lotutako ekintzetan. Bi bisita aurkezten ditugu proiektu honen barruan:
                Bernedo: erromatarren garaiko aztarnak inguruan badaude ere, lehenengo datu historiko garrantzitsua 1182an aurkituko dugu. Urte horretan Antso Jakituna Nafarroako erregeak Bernedo fundatu zuen, Antoñanarekin batera (Vitoria-Gasteiz baino urte bete beranduago). Bisita honetan Erdi Arora egingo dugu salto batez ere. Gazteluaren aurrietara igoko gara, Arabako defentsa sistema nola egituratzen ulertzen saiatzeko. Behin gaztelu edo tenentziatik jaitsita, hiribilduan sartuko gara eta harresia eta aneka etxeak ezagutuko ditugu. Denboran aurrera eginez, XVI. mendetik aurrerako jauregiak ere ikusiko ditugu. Hori guztia, ezezaguna den herri baten aberastasun historikoa ezagutu dezagun.
                Urizaharra: hiribildu honen sorreraren historia oraindik ez dago oso argi. Gaztelua omen zeukan, eta hasierako kokapena ez omen zen egun ezagutzen dena. Dena dela, foruak Gaztelako edo Nafarroako erregeak eman, XIII. mendean zehar Gaztelatik Nafarroara eta Nafarroatik Gaztelera ibili zen herria; horrek kokapen geografiko estrategikoaren ideia bat ematen digu. Horrela ulertuko dugu, Urizaharraren ezaugarri nagusietako bat, bere harresia. Harresia bisitatzeaz gain, jauregiak, plazak, aneka etxeak… ezagutuko ditugu. Urizaharran elizan sartuko gara, artearen historiaren liburu txiki bat da eliza hau, erromaniko eta gotikoaren garaitik hasi, erretaula plateresko izugarria, , koru eta sakristia rococoa, bigarren mailako atari neoklasikoa… Bisita errotan bukatuko da, herriko okindegian kokatzen den, eta egun ere martxan diharduen ur-errota zoragarrian. Errotara bidean kalean kokatzen den museo etnografikoaz gozatzeko aukera ere izango da.
 

©Copyright 2012 TTIPIA | TNB

Hola, Bienvenido a TTipia!

Puedes seguirnos en las redes sociales.

Calendario / Egutegia

¡Suscríbete a Ttipia Ondarea!

Recibe en tu correo las últimas noticias del TTipia. Sólo ingresa tu correo para suscribirte.