Hiriguneak: Legutio eta Aramaio

2011-06-03

     Ondarearen babesean inplikatzeak ahalegin maximoa eskatzen du gizarte eragileengandik, eta gure hirigune historikoetan haien berreskurapenerako egin diren ahalegin guztiak ezagutzera ematea da ibilbide honetara hurbiltzen diren guztiei transmititu nahi diegun oinarrizko irakaspena. Haien historian zehar asko sufritu duten Zuiako Koadrilako hirigune historiko bi gure bidean  gurutzatuko dira.
     Lehenik eta behin Legutio ezagutuko dugu. Bertako plazan hasten da bisita, bertan udaletxearen eraikin berria ikusiko dugu. Horrela XX. mendeko gatazka odoltsu baten aurrean lekutuko gara. Ondoren, plazan bertan, XX. mendetik Erdi Arora salto egingo dugu. Herriko plazan harresi baten zati bat, arku eta guzti, aurkitzen da. Harresi horrek hiribildua izan zela erakusten du, hau da, errege batek, foruak eman eta bertako biztanleak jauntxo boteretsuengandik askatu zituela. Errege hori Gaztelako Alfontso XI.a izan zen, eta  urtea 1333a. Ondoren frontoira gerturatuko gara, horrela, bertan zegoen dorretxea “ikusiko” dugu. Hiribildu bihurtu eta urte gutxira, Abendañotarrak jarri ziren herriaren buru. Eta familia horren aitzakiarekin bandoen borrokari buruz hitz egingo dugu.
      Aramaiorako bidean, San Kristobal ermitan geldituko gara. Bertatik, ikuspegi zoragarriak ikusteaz gain, Aramaio, Koadrilako beste herriengandik zergatik bereizten den ezagutuko dugu, eta ez dugu euskara jarriko adibide gisa beti bezala.
      Behin Ibarrara jaitsita, kalea ezagutuko dugu, udaletxea, plaza, eta bainuetxea non zeuden ere ikasiko dugu. Ibarratik Azkoaga auzora igoko gara. Bertan Aramaioko jauntxoei buruz hitz egingo dugu, eta Legutioko Abendañotarrak, Arrasateko erreketa, etab. agertuko zaizkigu. Kondairak ere kontatuko ditugu, zergatik den Aramaio hedaduraz hain handia, nor izan zen Aramaioko jauntxoari aurre egiten ausartu zen emakumea,…
      Bisita bertan bukatzeko aukera dagoen arren, gaztandegi batera gerturatzeko aukera ere badago. Gaztandegian garaiaren arabera ardiekin nola diharduten ezagutuko dugu, Idiazabalgo gaztak nola egiten diren, … probatzeko aukera ere egongo da.

                Eta betikoa esanez amaituko dugu oraingo sarrera ere, bisita hauek zuek antolatzen dituzuela, gogo eta beharren arabera.

 

©Copyright 2012 TTIPIA | TNB

Hola, Bienvenido a TTipia!

Puedes seguirnos en las redes sociales.

Calendario / Egutegia

¡Suscríbete a Ttipia Ondarea!

Recibe en tu correo las últimas noticias del TTipia. Sólo ingresa tu correo para suscribirte.