Iturriestaria, uztailaren 16a

2011-07-18

   Uztailaren 16an bisita gidatu antzeztu bat burutu genuen Iturriestariako (Fontetxa) arkitektura-konplexuan. Bertan eraikinen historian zehar bidaiatu genuen, dorrearen sorreratik gaur egungo Micaela Portilla Eskola-Tailerreraino. Dorretxeko Jauntxoaren izendapenarekin haserre zegoen nekazari batek egin zigun harrera, ondoren dorrea eraikitzen ari ziren hargin batekin eta zurgin batekin elkartu ginen. Dorrean sartu ginenean bertako Mencia de Rojas anderea, apaiz bat eta eskribau bat ezagutu genituen eta azkenik eskolako hiru ikasle.
   Bisitariak ezin hobeak izan ziren, Iturriestaria eta inguruetako biztanlea, gasteiztarren bat edo beste, eta eskolako ikasle ohiak ere izan genituen. Duela gutxira arte Orgaztarren jauregian bizi ziren pertsonak ere gerturatu ziren.

Laster bueltatzea espero dugu!

Argazki gehiago nahi badituzue, hemen dauzkazue
 

©Copyright 2012 TTIPIA | TNB

Hola, Bienvenido a TTipia!

Puedes seguirnos en las redes sociales.

Calendario / Egutegia

¡Suscríbete a Ttipia Ondarea!

Recibe en tu correo las últimas noticias del TTipia. Sólo ingresa tu correo para suscribirte.