Datorren ikasturteari begira bisita berri bat sortzeko ari gara lanean. Bisita horretan egungo paisaiak ikusteaz gain, Erdi Aroko Arabako defentsa-sistema gogoratu eta sakondu nahi dugu. Horretarako, Nafarroako erreinuaren garaietara egingo dugu salto, orduan sortutako gaztelu edo gotorlekuak ezagutzeko.Zenbait ideia baditugun arren, zuen laguntza behar dugu. Gure asmoa honakoa da: egun oso bateko bisita bat eginez 3 edo 4 gaztelu ezagutaraztea.
Proposamenik baduzue?


