Atzo Legution Algortako bisitariekin ateratako argazkia duzue hau. Herriko frontoi “dekoratuaren” aurrean daude, eta gaur egun sineskaitza dirudien arren, bertan omen zegoen Abendañotarren dorrea. Dorreak 1,70 metroko zabalerako murruak omen zituen, eta horrek egungo Gipuzkoarako eta Bizkairako bidea defendatu beharraren susmoa dakarkigu. Dorreak eta bertan bizi izan zen familiak badauka bere historia, nongoak diren, jaun baten dorreak hiribildu batean zer egiten duen, Aramaioko jaunekin izan zituzten gatazkak, …
Ezagutu nahi dituzue Legutioko eta Aramaioko parajeak beren historiarekin batera? Ba animatu zaitezte!
¿Queréis conocer los paisajes de Legutio y Aramaio y su historia?¡Animaos!


