Egindako azkenengo bisitak eta agenda

2011-11-18

           Pasa den hilabetearen amaieran eta azaro hasieran bi bisita egin ditugu Olanoko eliza eta Zuiako erromanikoa ezagutzeko, arabarrez bete ditugu herriak. Lehenengoan Olanoko Ines eta Cristinak txokolate bero bat eta guzti eskaini ziguten eliza ondoko txokoan. Atzo aldiz, 49 bilbotarrek Legutio eta Aramaio ezagutu zituzten, inguruko mendiak ondo ezagutzen zituzten, baino Legutioko hiribilduaren sorrera eta Aramaioko jauntxoei eta elizateei buruz hitz egin genuenez, ondo pasatu genuen. 


       Ondoan daukazuen kartela hilaren 27an Zuiako Mintzalagunek antolatu duten irteerari buruzkoa da. Ea Zuiako Mintzalagun asko animatzen zareten!
      Eta besterik gabe, zuek ere Zuiako Koadrilako udalerriak ezagutu nahi badituzue, deitu besterik ez duzuela esanez agurtuko gara.
 

©Copyright 2012 TTIPIA | TNB

Hola, Bienvenido a TTipia!

Puedes seguirnos en las redes sociales.

Calendario / Egutegia

¡Suscríbete a Ttipia Ondarea!

Recibe en tu correo las últimas noticias del TTipia. Sólo ingresa tu correo para suscribirte.