Bisita gidatuak
alde batera utzi gabe, proiektu ezberdin batean murgildu gara azkenengo
hilabeteetan. Berria izan arren, orain arte egin dugunarekin harreman zuzena
daukala iruditzen zaigu.
Neguan irteera gutxi egiten direla kontuan hartuta, bisita
ezberdinetarako jasotako informazioa elkartu, antolatu eta txukuntzen aritu
gara. Ondorioz ondarearekin lotutako hiru hitzaldi, Arabako ondarearekin
lotutako audiobisual bat eta Txinarekin eta osasunarekin lotutako hitzaldi bat
osatu ditugu.
- Euskal Mitologia: irudiz betetako aurkezpen baten laguntzarekin euskal mitologiaren inguruko jakingarri garrantzitsuenak azalduko ditugu.
- Arabako hiribilduak: Erdi Aroaren gainean pixka bat hitz egin ostean, Arabako hiribilduei buruz hitz egingo dugu: noiz, nork eta zergatik sortu ziren. Irudiz jositako aurkezpenak lagunduko dio hitzaldiari.
- Kaparetasuna eta noblezia Araban: noble, kapare, bilau eta petxariei buruz hitz egiteaz gain, abizenak nola aldatu eta garatu diren ere azalduko dugu, guztia Arabako lurretako testuinguruan.
- Araban zehar bidaia: irudi eta musikarekin osatutako proiekzio bat da. Argazki album bat izango bailitzan, eta musikaren laguntzarekin, Arabako eskualde edo koadrilak, estilo artistiko ezberdinetan sailkatutako Arabako zonalde ezberdinetako ondarea, etab. ezagutaraziko ditugu.
- Osasuna eta Txinako tradiziozko medikuntza: hitzaldi honetan Txinako tradiziozko medikuntzaren oinarriak erakutsiko ditugu; baita (filosofia txinatarraren arabera) gure eta gure ingurukoen osasuna hobetzeko egin behar dena ere.
Eta amaitzeko badakizue, informazio gehiago nahi baduzue, idatzi edo deitu
lasai.
Hemendik aurrera, zuek gugana etortzeaz gain, gu ere, zuengana joango gara!


