Hitzaldiak 2014

2013-12-05

Hitzaldien katalogo berria


    Urte berria ate joka daukagun honetan, hasi gara etxea atontzen urte berriari ongi etorria egiteko. Hau da, Ttipiaren katalogoa berritzen hasi gara. Bisita gidatuak iaz berritu genituenez, aldaketak baditugun arren (aurrerago azalduko dizkizuegu) hitzaldi berriarekin gatoz oraingoan. Orain arte mitologia, Arabako ondarea, Arabako hiribilduak, kapareak... bezalako gaiak genituen.
   2014 urterako, betiko hitzaldiez gain honakoak sortu ditugu:
- Sorginak eta Inkisizioa (euskaraz eta gazteleraz)
- Arabako landa eremuko bizilekuak (euskaraz eta gazteleraz)
- Arabako usadio bitxiak (euskaraz eta gazteleraz)
- Janzkeraren historia (gazteleraz)
- Perspektibaren historia (gazteleraz)
- Apainduraren historia (gazteleraz)


Badakizue, katalogoa jaso nahi baduzue idatzi eta bidaliko dizuegu!
 

©Copyright 2012 TTIPIA | TNB

Hola, Bienvenido a TTipia!

Puedes seguirnos en las redes sociales.

Calendario / Egutegia

¡Suscríbete a Ttipia Ondarea!

Recibe en tu correo las últimas noticias del TTipia. Sólo ingresa tu correo para suscribirte.