Gasteiz ezagutzeko proposamen berria: Santa Isabel hilerrian bisita gidatua
Euskaraz bisita eskaintzen den bisita gidatu berria duzue hau. Duela denboratxo bat ematen da ezagutzera Santa Isabel hilerria, baino euskaraz orain hasi gara eskaintzen.
Ezagutu nahi al duzue zergatik sortu zen XIX. mende hasieran hilerri bat Gasteizko kanpoaldean? Ezagutu nahi al dituzue Gasteizko historian eta Arabakoan garrantzia izugarria izan duten pertsonak? Patataren inguruan nork ikertu zuen? eta nork pasa zuen egun oso bat foruen inguruan hitz egiten Madrilgo Gorteetan? eta nork borrokatu zuen Waterloo eta Trafalgarren? eta ba al dago lehendakariorde arabarrik? eta esklabo trafikatzailerik? eta musikari famaturik? eta... Gerrate Zibilaren garian hilerri honetan (beste askotan bezala) egin al zituzten fusilatzeak?
Eta arteari dagokionez... Ezagutu nahi al dituzu XIX eta XX. mendeetan modan zeuden estiloak? Ikonografia ere ikasi daiteke hilerri honetan: areazko erlojua, hegoak, buru-hezurrak, suziak, buruz behera dauden suziak... Ezagutu nahi al duzu zergatik erabiltzen diren irudi horiek?

Eta azkenik: zer egiten dute bi esfingek eta piramide batek Gasteizko hilerri batean? etorri eta ezagutu!