Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako proiektua, Arabarri

2011-02-14
Arabarrik eta Arabako Foru Aldundiak Kudeatuta, 2007tik bisita gidatu antzeztuak kudeatzen eta gauzatzen ditugu Arabako D.B.H.ko ikasleentzako; gaur egun ere horretan dihardugu. Arabarri Arabako Foru Aldundiaren eta elkartutako udalen menpean dagoen sozietate publiko bat da, Arabako Kultura Ondare Eraikiaren ezagutza, kontserbazioa eta leheneratzea sustatzeko ardura duena.
Proiektuaren helburua parte-hartzaileek Arabako hirigune historikoak eta beraien historia ezagutzea da. Kasu honetan bi koaderno didaktiko sortu ditugu, bata irakasleena eta bestea ikasleena.
Proiektu honen lehenengo pausoa Arabarriko teknikari bat eta gutako bat eskolara gerturatzea da. Eskolan gure buruak, koadernoak eta proiektuaren helburuak azaltzen zaizkie parte-hartzaileei.
Beranduago irteera egiten dute ikasleek, lehenengo Antoñana eta gero Labraza ezagutzen dituzte (gaur egun) ; egun osoko irteera bat da. Hiribilduetan zehar bisita aurrera doan heinean, gidariak emandako informazioa baliatuz koadernoa osatuz doaz ikasleak. Bisitaren amaieran, Labrazan, tailer bat egingo dute ikasleek.
Proiektua ikasleek eskolan edo etxean egin beharreko lan batekin amaitzen da. Horrela, egun pasa soil bat, Arabako ondarea, historia eta ondarearekiko errespetua sustatzeko irteera aberasgarria bihurtzen da.
 

©Copyright 2012 TTIPIA | TNB

Hola, Bienvenido a TTipia!

Puedes seguirnos en las redes sociales.

Calendario / Egutegia

¡Suscríbete a Ttipia Ondarea!

Recibe en tu correo las últimas noticias del TTipia. Sólo ingresa tu correo para suscribirte.