Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako proiektua, Arabarri

2011-02-10
Arabarrik eta Arabako Foru Aldundiak Kudeatuta, 2007tik bisita gidatu antzeztuak kudeatzen eta gauzatzen ditugu Arabako D.L.H.ko ikasleentzako; gaur egun ere horretan dihardugu. Arabarri Arabako Foru Aldundiaren eta elkartutako udalen menpean dagoen sozietate publiko bat da, Arabako Kultura Ondare Eraikiaren ezagutza, kontserbazioa eta leheneratzea sustatzeko ardura duena.
Proiektuaren helburua parte-hartzaileek Arabako hirigune historikoak eta beraien historia ezagutzea da. Hiribildu ezberdinetako historia, pertsonaia historikoak eta eraikin bereziak kontuan hartuta, bisita ezberdinak osatu dira urte hauetan zehar. Gaur egun Antoñana eta Buradon Gatzaga bisitatzen dira.
Antoñanako bisitaren helburua Erdi Aroko hiribildu batean bizitza nolakoa zen erakustea da. Bisitan zehar partaideek ezagutzen dituzten pertsonaiei esker, Erdi Aroko hiribildu bateko  biztanleen egunerokoa ezagutzen dute, ze bizimodu zuten, zituzten lanbideak, urtaroak nolakoak ziren, ...  Bisitarekin batera tailer bat egiten dute parte-hartzaileek. Bertan, Erdi Aroan gure hiribilduetan bizi ziren kultura ezberdinen idazkera moduak lantzen dira. Bien bitartean, gaur egungo eta antzinako bizitzeko moduak alderatuko dira.
Buradon Gatzagaren kasuan bisitaren helburua Erdi Aroko hiribilduen sorrera azaltzea da. Bertako pertsonaien laguntzaz, Erdi Aroko hiribilduak nola sortzen ziren ulertzeaz gain, Erdi Aroko hiribildu bateko eraikin ezberdinak ezagutuko dira. Herria ezagutzeaz gain, tailer bat egiten dute parte-hartzaileek. Tailerraren helburua ondarearekiko, bereziki ondare higiezinarekiko, errespetua eta babesteko nahia sustatzea da.
 

©Copyright 2012 TTIPIA | TNB

Hola, Bienvenido a TTipia!

Puedes seguirnos en las redes sociales.

Calendario / Egutegia

¡Suscríbete a Ttipia Ondarea!

Recibe en tu correo las últimas noticias del TTipia. Sólo ingresa tu correo para suscribirte.