Urtegiaren ibilbidea

2011-03-31

Hau izan zen 2010. urtean Zuiako Koadrilak egin zuen apustua. Ibilbide honen helburua Uribarri Ganboako urtegiaren ingurua ezagutzea da; baita urtegia egin aurretik, Arratzua-Ubarrundia ingurua nolakoa zen ezagutzea ere.
                Bisita Uribarri Ganboan hasten da. Bertan herriaren historia ezagutuko dugu, denbora izanez gero, elizan ere sartuko gara. Herriaren historiari dagokionez, garrantzia emango diogu bertatik pasatzen zen Frantziarako bideari, zeina XVIII. mendean posta bide ofiziala bihurtu zen. Herrian paseoan goazen bitartean, Erdi Arora egingo dugu jauzi. Kondaira batek dioenez, leinuen arteko gatazka herri honetako biztanleek eta Muruako (Zigoitia) biztanleek izan zuten liskar batetik jaio zen. Gainera, ibilbide honetan zehar Gebaratarren gotorlekua ikusteko (ez bertatik bertara) aukera izango dugu eguraldiak laguntzen badu behintzat.
                Uribarri Ganboako herritik, urtegiaren presara joango gara. Bertan Landako herriari buruz hitz egingo dugu; egun Landa bezala ezagutzen duguna, jatorrizko Landaren auzo bat dela ere ikasiko dugu. Horretarako urtegiaren mapa berezi bat erabiliko dugu. Presako egungo ikuspegia, urtegia egin aurreko eta urtegia egiten ari zireneko argazkiekin alderatuko dugu. Ze tamaina duen, eta zenbat eta nongo langileek lan egin zuten,… ere azalduko dugu.
                Azkenik Langara Ganboako herrira joango gara. Herri honetan, urtegiaren mapa aprobetxatuz, desagertu ziren herriei buruz hitz egingo dugu. Arabako Erdi Aroko historiarekin jarraituz amaituko da bisita.

                Bisita hauek zuen neurrira egin daitezkeela gogoratu araziz bukatu nahi dugu gaurko sarrera.

 

©Copyright 2012 TTIPIA | TNB

Hola, Bienvenido a TTipia!

Puedes seguirnos en las redes sociales.

Calendario / Egutegia

¡Suscríbete a Ttipia Ondarea!

Recibe en tu correo las últimas noticias del TTipia. Sólo ingresa tu correo para suscribirte.