Gaztelu eta jauregiez ari garenean, gure irudimenak ipuinetako tokietara egiten du hegan, urrutikoak, printze eta printzesak dauzkatenak…, baina guk, Zuiako Koadrilan leku hauek duela 800 urte baino gehiago benetan nolakoak ziren irudikatuko dugu. Horretarako Zuiako eta batez ere, Zigoitiko udalerrietara joango gara.
Markinan (Arabakoan) bertan izandako dorreei buruz hitz egingo da, bandoen arteko borrokan ere sakonduko dugu dorre horietan bizi izan ziren familiak aitzakiatzat hartuta.
Autobidea hartu eta Letonara joango gara azkenik. Egun zutik datorren dorre izugarriari buruz hitz egingo da. Baita elizako harriei buruz ere.
Bisita paseo txiki batekin amaituko da, Zaitegiko gazteluaren aurriak ikustera joango gara. Gaztelua nolakoa zen “ikusiko” dugu, eta Araban izan ziren gazteluak eta horien garrantziari buruz hitz eginez amaituko da txangoa.
Beti bezala sarrera hau honakoa gogoratu araziz amaitu behar dugu, bisitan izena emateko gutxienez 4 pertsonako taldeak behar dira eta prezioa taldeko partaide kopuruan araberakoa izango da. Bisita honek 3 ordu pasatxo irauten du, norbaitek motzagoa egin nahi izanez gero, bisitatu nahi dituen herriak aukeratu ditzake. Bisita norberak diseinatzerakoan Zuiako Koadrilako edozein bisita gidatutan bisitatzen diren herriekin egin daiteke puzzlea.


